Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak baimena eman du Ermitagañako bizitegi-poligonoaren Plan Partzialeko lursailak zergapetzen dituen erregistro-karga indargabetzeko

Iruñeko Udalak baimena eman du Ermitagañako bizitegi-poligonoaren Plan Partzialeko lursailak zergapetzen dituen erregistro-karga indargabetzeko

Neurria Arcadio Mª Larraona, Irunlarrea eta Ermitagaña kaleen eta Barañaingo etorbidearen arteko gunean dauden etxebizitzei aplikatuko zaie

Tokiko Gobernu Batzarrak gaurko saioan baimendu du Ermitagañako bizitegi-poligonoaren Plan Partzialeko lursailak zergapetzen dituzten erregistro-kargetako bat indargabetzea. Arcadio María Larraona kaletik Irunlarrea kalera, eta hortik Ermitagaña kalearekiko elkarguneraino; Ermitagaña kalean gora Nafarroa etorbideraino, eta gero, Barañaingo etorbideraino, hortik jarraituta Baiona etorbideko elkargunera, eta hor berriz bat eginez Arcadio María Larraonarekin; gune horretan dauden etxebizitzei eragiten die karga horrek.

Udalak neurri hori hartu du Ermitagañako poligonoan kokatutako etxebizitzen jabeek beren lursailen erregistro-karga horiek kentzeko egin dituzten eskaerek hartaratuta; izan ere, Udala da karga horien onuradun, Jabetza Erregistro zaharrean egin zen inskripzio baten ondorioz, zeinari eutsi baitzitzaion Ermitagañako bizitegi-poligonoaren Plan Partzialeko lursailak bereiziz joan zirenean. Plan hori 1968an onetsi zein behin betiko, eta 1977an aldatu zen. Baimen horren ostean, bizilagunek lursailak zergapetzen dituen karga indargabetu ahal izango dute, betiere erregistro-jarduketa horien ondorioz sortu daitezkeen gastuak haien kontura joango direlarik.

Lursail horiek baldintzapean zeuden, eta horiek bete ezean Udalak emakida hori baliogabetu zezakeen, eta lursailak Udalari itzularazi. Baldintza horiek, jada betetzen zirenak, honako inguruabar hauek aipatzen zituzten: prezioa adostutako moduan eta epean ordaintzeko betebeharra; eraikitakoaren erabilera, Plan Partzialean aurreikusitako erabilerekin bat; ordenantzen eta Plan Partzialaren arauen betetzea, eta ezarritako epeetan eta onetsitako proiektuari doituta eraikitzea, betiere beharreko agiriak aurkeztuz.

Iruñean, 2018ko abenduaren 4an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo