Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Irailaren 1ean II Pim pam ville jaialdia izango da Batasunaren Pribilegioaren programaren barruan tokiko eta nazioarteko rock-, punk- eta psikodelia-t

Irailaren 1ean II Pim pam ville jaialdia izango da Batasunaren Pribilegioaren programaren barruan tokiko eta nazioarteko rock-, punk- eta psikodelia-t

Doako kontzertu hauek 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan hasiko dira, goizean, eta 17:00etik aurrera arratsaldean, azkena 23:40an hasiko delarik

Pim pam ville musika-jaialdiaren II edizioan, hamar talde (punk-, psikodelia- pop- edo rock- estilokoak) arituko dira datorren irailaren 1ean, larunbatarekin, Burgoen plazan. Jaialdi hau kokatzen da Batasunaren Pribilegioaren 595. urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldi-programan, Iruñeko Udalak antolatuta irailaren 8ko jaiaren inguruan.

Burgoen plazatik tokiko eta nazioarteko taldeak pasatuko dira, hala nola Boytoy, Sonny and The Sunsets, Holy Wave edo The Monsieurs amerikarrak, Neat Beats japoniarrak o The Anomalys holandarrak, emanaldiei amaiera emango dietenak. Kartelaren gainontzeko taldekideak Cápsula, Joseba B. Lenoir, La Plata eta Juárez izango dira. Jaialdia goizean hasiko da, eta goizeko saioan hiru taldek joko dute 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan. Arratsaldean, kontzertuak 17:00etatik aurrera orduro hasiko dira, azkena 23:40an hasiko delarik. Emanaldi guztiak doan izanen dira.

Juárez, La Plata eta Sonny and The Sunsets, eguerdian

Juárez talde iruindarrak emango dio hasiera Pim pam ville 2018 jaialdiari 12:00etan, aurtengo ekainean Boreal, bere hirugarren lana argitaratu ondoren; hura ere Hans Krüger-ek ekoiztua, Escafandra eta Caléndula bezala. Kontzertuaren programak jasotzen du lan honetan Juárezek bere doinua zabaldu duela, bere ohiko psikodelia-folkaren eta rockaren nahasturari distira kaliforniarra zein pop kutsua gehituz, eta The Feelies, Kevin Morby edo Spacemen 3 inspirazio-iturri izan dituela.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo