Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ingurumen Hezkuntzako Museoak haurrendako lantegiak programatu ditu abuztuaren 21etik 31ra, gaztelaniaz eta euskaraz, aurten ekoarteari aztergai hartu

Ingurumen Hezkuntzako Museoak haurrendako lantegiak programatu ditu abuztuaren 21etik 31ra, gaztelaniaz eta euskaraz, aurten ekoarteari aztergai hartu

6 - 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, goizez emango dira, 10:30etik 12:30era, eta izen-ematea 010 telefonoan egin daiteke

Ingurumen Hezkuntzako Museoan, aurten ere, ingurumen-lantegiak burutuko dira gaztelaniaz zein euskaraz eta 6 - 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Abuztuaren 21etik 31ra izango dira goizez, 10:30etik 12:30era, eta edizio honetan ekoartea izango dute ardatz. Izen-ematea doan da, eta telefonoz egin daiteke 010era edo 948 420 100 zenbakira deituta.

Haur bakoitzak nahi dituen lantegi guztietan eman ahal du izena, izan ere egun batean edo gehiagotan joan ahal baita. Abuztuaren 21etik 24ra, asteartetik ostiralera, gaztelaniaz izango dira lantegiak; aldiz, abuztuaren 28tik 31ra, asteartetik ostiralera, jarduerak euskaraz izango dira. Gaztelaniazko zein euskarazko lantegiek eduki berberak dituzte. Lantegi bakoitzeko 20 toki eskaintzen da. Lantegiak era askotako jolasez eta dinamikez osatuko dira.

Lantegiek izango dute helburu bertan parte hartzen duten haurrek ongi pasatzea, ingurumenari buruz zerbait ikasten duten bitartean. Lau egunetan hainbat material naturalez egingo da lan, makilak, hostoak, loreak, harriak... erabiliz. Egun bakoitza material horiek hainbat diziplina erabiliz lantzeko dago bideratuta, jolastu, sortu eta arteak eskaintzen dituen aukerez gozatzearren. Lantegi bakoitzean interesgarria sormen-prozesua da, ez emaitzaren bilaketa.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo