Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak eta Biak Bat elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, animaliez lagundutako terapia-jarduerak egiteko, genero-indarkeriako egoerak bizi dituzten 6

Udalak eta Biak Bat elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, animaliez lagundutako terapia-jarduerak egiteko, genero-indarkeriako egoerak bizi dituzten 6

Saioak udal-areto batean egingo dira, Udalaren Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten 6 edo 8 adingaberekin, guztira

Iruñeko Udalak haur eta nerabeak laguntzeko ezarrita dituen ildoen barruan txertatuko du animaliez lagundutako terapia-programa bat, genero-indarkeriako egoerak jasan dituzten 6 eta 16 urte bitarteko adingabeei zuzendua. Horren karietara, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Udalak Biak Bat elkartearekin, zeina arta hori emateko prest agertu baita.

Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkari Edurne Eguinok, Biak Bat elkarteko lehendakari Itziar Azpírozek eta Nafarroako Kutxa fundazioko gizarte-ekintzako alorreko arduradun Gemma Botínek aurkeztu dute 2018an garatuko den hitzarmena, xede izango duena familia-esparruan genero-indarkeria pairatu duten adingabeen egoera hobetzea arlo fisikoan, emozionalean, sozialean zein kognitiboan. Entitate biek ondo dakite zer beharrezkoa den biztanle-sektore horretan esku hartzea, betiere lan terapeutikoa egite aldera, eragindako kalteak arintzeko ez ezik, beren garapen pertsonala sustatzeko ere. Animaliez lagundutako programa terapeutikoa Nafarroako Kutxa fundazioak finantzatzen du une honetan, eta beraz, jarduera horrek ez dakar gastu ekonomikorik Udalarentzat.

Udal-areto bat jarduerak egiteko

Udalak Biak Baten esku utziko du udal-areto bat, animaliez lagundutako esku-hartze terapeutikoak egiteko egokia. Horrez gain, Haur eta Nerabeendako Arreta Lantaldeko (HNAL) teknikariek terapia-saioetan parte hartuko duten adingabeak hautatuko dituzte, jada lantaldearekin lanean direnen artetik; horretarako jarduera horietan parte-hartzeko eskaeraren datari erreparatuko diote, eta beharrezkoa izango da adingabeen legezko arduradunek baimen bat sinatzea aurrez.

Biak Bat elkartea, bere aldetik, jarduera programatu, antolatu eta garatzearen arduradun bakarra izango da. Terapia-saioak 2018an egingo dira, 6 edo 8 adingaberekin guztira. Adingabe bakoitzarekin 16 saio egingo dira (bakarkako 12, eta beste 4, ama eta seme edo alaba elkarrekin). Saioak astean behin izango dira, ordubete iraungo dute, eta saioa amaitzerakoan galdetegi bat egingo da. Halaber, adingabearen egoeraren inguruko hasierako ebaluazioa egingo da, eta beste ebaluazio bat, saio-zikloa amaitzean. Ebaluazio hori HNALi aurkeztuko zaio, idatziz.

Biak Bat elkartearen helburuetako bat da honako hauen eskubideak sustatzea: haurrak, desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten helduak, gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden pertsonak, gazteak eta genero-indarkeriaren biktima diren emakume eta adingabeak. Haur eta Familiei laguntzeko Programek -horietan jarduten da HNAL- xede dute, baita ere, biztanle-sektore horienganako tratu ona bermatzea. Berariazko esku-hartze soziala egiten dute haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitu eta murrizteko, eta horretarako, beren familia-esparruan genero-indarkeriako egoerak bizi dituzten adingabeei ematen diete arta, eta, baita ere, eragindako kalte emozionalak konpontzeko tratamendu-jarduketak egiten dituzte.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI