Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iparraldeko Norman animazioko 3D filma proiektatuko da larunbatean, Kondestablen, San Frantzisko IPko guraso-elkartearekin elkarlanean

Iparraldeko Norman animazioko 3D filma proiektatuko da larunbatean, Kondestablen, San Frantzisko IPko guraso-elkartearekin elkarlanean

Saioa17:30ean hasiko da, eta herritar orori zabalik dago, sarrera hartuta emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik aitzina

Larunbatean, Kondestable Civivoxean, San Frantzizsko IPko guraso-elkartearekin elkarlanean, familiendako beste zinema saio bat egongo da, oraingoan, euskaraz. Emanaldia 17:30ean hasiko da, Kale Nagusiaren 2ko eraikineko ekitaldi-aretoan, beheko solairuan. Oraingo honetarako hautatutako filma Iparraldeko Norman da (2016, AEB, 66 min.). Indiak eta Estatu Batuek elkarrekin ekoiztutako film hau 3Dn animatutako pieza bat da, abentura eta komedia uztartzen ditu, eta hartz polar baten eta haren lagun diren hiru saguen istorioa kontatzen du. Trevor Wallek zuzendu du, eta ingelesezko bertsioan, Rob Schneiderrek bikoizten du protagonista.

Ekimen honek edonork ordaintzeko moduko aisialdi-jarduera merkeak, edo doakoak, proposatzea bilatzen du, Alde Zaharreko ikasleei zuzenduak, eguraldi txarreko hilabeteetan zehar. 410 ikasle matrikulatuta dituen ikastetxeak 80 sarrera kudeatzen dituen arren, beste 60 eserleku geratzen dira publikoarendako, oro har. Ziklo honetako emanaldi guztiak doan dira. Hala ere, beharrezkoa da aldez aurretik gonbidapena hartzea, Kondestablen bertan, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen hartzen ahalko ditu. Joan den irailean hasi ziren emanaldiak, hilean behin proiekzio bat, eta euskarazko eta gaztelaniazko filmak tartekatu dira.

Iparraldeko Norman lauhileko honetan proiektatzen den hirugarrena da. Zikloa heldu den maiatzaren 12an amaituko da Garth Jennings y Christophe Lourdelet zuzendarien ¡Canta! arrakastatsuarekin (2016, AEB, 108 min.). Animaziozko film hori, nolabaiteko musikal moderno bat da, non antzerki-enpresaria den koala batek kantu-lehiaketa bat abiatzea erabakitzen baitu, bere antzokia zabalik mantentzeko behar duen dirua biltze aldera. Animaliek hezurmamitutako pertsonaien sorta zabal batek nork bere mugak gainditzeari eta talde-lanari buruzko istorio bat kontatuko du.

Haurrendako gunea. FAMILIENDAKO ETA BELAUNALDIEN ARTEKO ZINEMA

Zinema-zikloa San Frantzisko IPko guraso-elkartearekin elkarlanean.

Sarrera librea da, gonbidapena hartuta jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Pertsona bakoitzak, gehienez, bi gonbidapen hartzen ahalko ditu.

17:30

Saioak

Apirilak 14, larunbata

  • Iparraldeko Norman, Trevor Wall (2016, AEB, 66 min.)

Maiatzak 12, larunbata

  • ¡Canta!, Garth Jennings eta Christophe Lourdelet (2016, AEB, 108 min.)

Iruñean, 2018ko apirilaren 13an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI