Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Mertxe Sueskun artista iruindarrak eguneroko bizitzako objektuak berrinterpretatzen ditu, haiengan eskulturak begiztatzeko

Mertxe Sueskun artista iruindarrak eguneroko bizitzako objektuak berrinterpretatzen ditu, haiengan eskulturak begiztatzeko

Edukitzaileak, edukinak eta beste eduki batzuk izeneko erakusketa Ziudadelako Bolborategian ikusi ahal izango da, uztailaren 2ra arte

Han, non gure begiek orraziren bat ikusten duten, isipuren bat, hari-txirrika batzuk, kutxa bat edo kotoi-zati sinple bat, hantxe, bada, Mertxe Sueskunen begiek materialak ikusten dituzte, gerora sormen-lan izanen direnen balizko ernamuinak. Pertsona tematia, gogoetatsua eta pazientziaduna delarik, atsedena ematen dio materiari, sormen-prozesuak azalerazi dezan, eta berez den -eta azaldu nahi duen- eskultura gisa agertu dadin. Eskultura pertsonal, intimista eta oso bereziak dira.

Hala deskribatzen du Carmen Areopagita Gracia arte-historialari nafarrak Mertxe Sueskunen obra, gaurtik aurrera eta uztailaren 2ra arte Ziudadelako Bolborategian iruindar guztiek ikusi ahal izango duten bilduma, Edukitzaileak, edukinak eta beste eduki batzuk izenburupean. Egileak berak aurkeztu du gaur bere obra prentsaurrekoan, Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek lagunduta.

Erakusketa uztailaren 2ra arte (igandea) bisitatu ahal izango da, Ziudadelako Bolborategian. Erakusketa asteartetik ostiralera ikus daiteke (udako ordutegian jada), 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, goizez soilik, 12:00etatik 14:00etara.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 19an.

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI