Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Denboraldiko produktuekin egindako pintxoak eta Nafarroako jatorri-deiturako ardoak udaberria dastatzeko, larunbatean, Ermitagañako eta Zabalguneko ud

Denboraldiko produktuekin egindako pintxoak eta Nafarroako jatorri-deiturako ardoak udaberria dastatzeko, larunbatean, Ermitagañako eta Zabalguneko ud

Iñaki Andradas eta Juanjo Benedicto sukaldariek egindako pintxoei esker bildutako dirua Nafarroako Autismoaren Elkarteari entregatuko zaio

Ermitagañako eta Zabalguneko udal-merkatuek, larunbatean, denboraldiko produktuekin egindako pintxoak eta Nafarroako jatorri-deiturako ardoak eskainiko dizkiete bezeroei, Udaberria dastatu programaren edizio berriaren barruan. Ospe handiko bi sukaldarik prestatuko dituzte pintxoak, eta horretarako, besteak beste, denboraldiko barazkiak erabiliko dituzte, merkatuetan eros daitezkeen kalitatezko produktu freskoen adibide gisa. Dastatzea 12:00etan hasiko da eta pintxoak agortu arte luzatuko da, baina 14:00ak arte gehienez ere, ordu horretan ixten baitute merkatuek. Pintxo- eta ardo-dastatzearen prezioa euro batekoa da.

2017ko XIX. Pintxoaren Asteko irabazleak prestatuko du Zabalguneko merkatuko pintxo-dastatzea. Baserriberri jatetxeko Iñaki Andradas sukaldariak 300 anoa prestatuko ditu, ez pintxo irabazlearenak, baizik eta tokiko produktuekin egindako beste bi sorkuntzarenak. Batetik, marrubizko gazpatxoa, noisette gurinarekin eta zainzuri beratzekin; eta bestetik, zimarroi-cevichea, abakandozko krispetekin eta kokoarekin.

Ermitagañako merkatuan, Arrotxapeko Zokoa tabernako Juan Benedicto sukaldariak bi proposamenen 150 anoa prestatuko ditu, zeliakoendako egokiak, gainera. Lehenengo pintxoa Ajoarriero-ezteia izango da: ajoarrierozko kazolatxoa, arrautza tontoarekin eta arrautza harituarekin. Bigarrena Majara deitzen da: barazki sorta bat, borraja kurruskariarekin eta zitrikozko kotoiarekin.

Ohi bezala, Iruñeko Udalak eta Ermitagañako eta Zabalguneko udal-merkatuek pintxoen eta ardoen dastatzearekin bildutako dirua gizarte-xede batera bideratuko dira. Oraingo honetan 500 euro biltzea aurreikusten da (450 euro euro batean saldutako anoengatik, eta kopuru hori borobiltzeko gainontzekoa merkatuek jarriko dute), eta Nafarroako Autismoaren Elkarteari helaraziko zaizkio. Dirua entregatzeko ekitaldia 13:00etan izango da, Ermitagañako merkatuan, eta elkarteko presidente Amaya Árizi eta batzarreko kide Idoia Noáini emango zaie.

Iruñean, 2017ko apirilaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI