Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Apirilaren 30ean amaituko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren XI. ediziora lanak aur

Apirilaren 30ean amaituko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren XI. ediziora lanak aur

3.000 euroko sariak banatuko dira gaztelaniazko zein euskarazko modalitateetan

Apirilaren 30eko 14:00etan amaituko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren XI. ediziora lanak aurkezteko epea. 2016ko deialdian bezala, gaztelaniazko eta euskarazko modalitateak sarituko dira; aurrez, bederatzi urtetan zehar, soilik gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal ziren. 3.000 euro joko dute sariek modalitate bietan. Nafar Ateneoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Udalak bere gain hartuko ditu sarien ordainketak eta baita beste gastu hauek ere: bidalketa eta hedapen-gastuak, epaimahaikideek eta irabazleek -saria jasotzeko- egindako bidaien dietak eta ostatu-gastuak, eta irabazleen testuekin sortutako liburuen argitalpena. 2016ko deialdian parte-hartzea % 66 handitu zen. 2015ean, 184 lan aurkeztu ziren, eta iaz, aldiz, 301, horietatik 282 gaztelaniaz eta 19 euskaraz.

Aurkezten diren lanek oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik epaia emandako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da parte hartzen aritu aldi berean beste poesia-lehiaketa batean. Horrez gain, aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa. Jatorrizko lanen lau ale bidali behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, orriak behar bezala zenbakiturik eta josita, grapatuta edo koadernatuta daudelarik. Poemak tarte bikoitzean idatzita egonen dira, eta alde bakarretik mekanografiatuak. Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkez daitezke. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen dira: egilearen izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa. Horrekin batera aurkeztu behar dira hala egilearen bibliografia -labur adierazita- nola agiri bat, egiaztatzeko lana ez dela beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu. Aurkeztutako lana ezin izanen da erretiratu lehiaketa egiten ari den bitartean.

Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña) edo posta elektronikoz ateneo@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi artxibo hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin. Sariaren epaia ekainean emanen da argitara, eta irabazleek 2017ko azken hiruhilekoan egitekoa den sari-banaketan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute. Saririk jaso ez duten lanak ez zaizkie egileei itzuliko, eta suntsitu eginen dira epaia jendaurrean agertu eta bost eguneko epea igarotakoan. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

Iruñean, 2017ko apirilaren 21ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI