Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Magdalena-Arrotxapeko eta Frantziako aurrealde harresituak lotu dira, XVIII. mendean zegoena erreproduzitzen duen zubi eraiki berri baten bidez

Magdalena-Arrotxapeko eta Frantziako aurrealde harresituak lotu dira, XVIII. mendean zegoena erreproduzitzen duen zubi eraiki berri baten bidez

Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek elementu berria bisitatu dute, Labriten eta Redingo bastioien arteko ibilbide zirkular bat egitea ahalbidetuko duena

Iruñeko Udalak Magdalenako aurrealdeko bidearen amaiera eta Redingo bastioia Guadalupeko Beheko bastioiaren bidez lotu dituen zubiaren eraikuntza amaitu du. Antonio Hurtado ingeniariaren 1794ko planoen arabera, elementu horrek elkarrekin lotzen zituen Labriten kasernatik irtenda harresiez kanpoko bidearen amaiera -harresiaren pasabide estraofiziala- eta harresira itsatsirik dagoen Guadalupeko Beheko bastioiaren zatia. Hartara, eta erasorik egotekotan, Frantziako Portaleko lubanarroetan zeuden soldaduak zubi horretatik igo ahal ziren gune horretara, Redingo bastioiko baxuenera.

Iruñeko alkate Joseba Asiron eta Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek 43.995 euro (BEZa barne) jo dituen azpiegitura hori ikuskatu ahal izan dute gaur. Construcciones Zubillaga enpresa arduratu da elementua eraikitzeaz, Iruñeko Udaleko teknikariek egindako proiektu bat oinarri hartuta, Marta eta Miguel Monreal Vidal arkitektoen laguntzarekin.

"Hegal-habe" sistemaren arabera egin da zubia, bera delarik Iruñeko harresi-barrutian sistema horri jarraituz osatu den elementu bakarra. Taula etzanda dago koadrikula bat osatzen duten bi elementu kontrajarriek osatzen duten egitura baten gainean: harresiaren mihisean sartzen diren hiru eskuaira (besoekin eutsiak), eta horien gainean, zubiaren bi zubi-branken artean luzetara kokatutako habeak. Elementu osoa haritzaren zuraz egina dago. Erremate gisa, material horretako baranda bat jarri da zubi osoan zehar, Ziudadelako Laguntza aterako diseinatutakoaren antzekoa, eta bi ate txiki jarri dira muturretan, bidea ireki edo ixteko.

Elementu honek hobetu egingo du hiriaren Alde Zaharraren irisgarritasuna Done Jakue bidearen sarreratik, eta uztartu egingo ditu gotorleku-ondarearen eta paisaia-intereseko gunea den Arga inguruaren erabilerak . Gotorleku-barrutiko ondarea zaharberritzeko hiriak egin duen ahalegin garrantzitsuaren ondoren, berritutakoa zaindu eta mantentzeko egungo lanaren ondoren, eta harresiei herritarrendako erabilerak eman ondoren, Udalaren hurrengo pausuak gotorleku-barrutia eta ingurunea uztartzeko bidean joango dira, paisaian integratze aldera.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 11n 2017

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI