Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Madrilgo Udaleko ordezkariek Iruñeko Haur Eskolak bisitatuko dituzte, horien kudeaketa publikoa, antolaketa juridikoa eta ildo pedagogikoa ezagutzeko

Madrilgo Udaleko ordezkariek Iruñeko Haur Eskolak bisitatuko dituzte, horien kudeaketa publikoa, antolaketa juridikoa eta ildo pedagogikoa ezagutzeko

Ekitateko, Gizarte-Eskubide eta Enpleguko zinegotzi ordezkari eta lehen alkateordea izan da Madrilgo ordezkaritzaren buru

Iruñeko Haur Eskoletako kudeaketa publikoko eredua, antolaketa juridikoa eta ildo pedagogikoa izan dira Madrilgo Udaleko ordezkarien eta Iruñeko udal-eskolen arduradunen arteko lan-jardunaldiko ardatzak. Madriletik Iruñera etorri dira haur eskolen funtzionamendua ezagutzeko eta lankidetzarako bideak ezartzeko Ekitateko, Gizarte-Eskubide eta Enpleguko zinegotzi ordezkari eta lehen alkateorde Marta Higueras, udal-aholkulari Yara Bermejo eta Consuelo Fernández , eta udal-legelari Alberto Alonso. Jardunaldian zehar hainbat bilera izan dituzte. Horietako bat legelarien artean izan da, arlo juridikoari buruz hitz egiteko, eta Printzearen Harresi Haur Eskola bisitatu dute. Halaber, Iruñeko Udaleko Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkari Maider Beloki eta Madrilgo Udaleko Ekitateko, Gizarte-Eskubide eta Enpleguko zinegotzi ordezkari Marta Higueras hedabideekin izan dira, Udaletxean eginiko prentsaurrekoan.

Iruñeko Udalak 1.050 leku eskaintzen dituzten hamabi haur eskola ditu, egonaldi osoan zein erdikoan hiru hizkuntza-eredu eskaintzen dituztenak: gaztelaniaz, euskaraz eta gaztelaniaz ingelesarekin. Hiru urte arteko haurrak zaintzen dituzte, lau mailatan banaturik: bularrekoak, ibiltariak, ertainak eta nagusiak.

Madrilgo Udalak duela zenbait hilabete egindako eskaeraren ondorioz antolatu da jardunaldia. Hezkuntza zentroak lehen eskutik ezagutu nahi zituzten eta ordezkari politiko eta teknikariekin bilerak egin, Udalaren antolaketa eta hezkuntza-apustua ulertzeko, eta Madrilen abiarazten ari diren sarerako ideiak biltzeko. Proiektuak trukatzea eta bi udal-sistemak aberasteko bideak sortzea da baita ere topaketaren xedea.

Aurten Udalaren eskuetara itzuli den zerbitzua

Erakunde autonomoak eskaintzen dituen zerbitzu guztien kudeaketa publikoa eta antolaketa juridikoa izan dira topaketan landutako gaietako batzuk. Urtarrilean Udalaren sei haur eskoletako jantoki zerbitzua eta beste hirutako garbiketa berriz ere Udalaren eskuetara itzuli dira. Hortaz, hamabi haur eskoletatik hamaikatan zerbitzu horien titulartasuna publikoa da. Salbuespen bakarra José María Huarte HE da; izan ere, egonaldi erdiko lekuak eskaintzen dituenez soilik, ez du jantoki-zerbitzurik, eta eskola-ordu gutxiago daudenez, kanpoko enpresa batek egiten du garbiketa, kontratu murriztu batekin. Hala, Iruñeko Udalak koherentzia sortu eta denok proiektu bat eta beraren parte direla sentitzea sustatu nahi du.

Sare pedagogikoaren oinarri den antolaketa eta egitura ere azpimarratu dituzte Udal ordezkariek. Zehazki, Madrilekoek hainbat gaien inguruko interesa agertu dute: zentroen antolaketa zehatza eta zuzendaritzaren zeregina, hezitzaileak hezkuntza-bikoteka antolatzeko eredua, sukaldeak, garbiketako eta errefortzuko langileak, eta zentro horiek sostengatzen dituen administrazio eta teknikari talde osoa, hala nola gerentzia, zuzendaritza teknikoa, psikologoa, pediatra, kontularia, gizarte-langilea, lantegien koordinatzailea, lantegigilea, dokumentazio zentroaren koordinatzailea, prestakuntzan laguntzeko hezitzailea eta administrariak.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI