1. Hasi
  2. Hiria
  3. Gizarte Zerbitzuak
  4. Garapenaren aldeko lankidetza

Garapenaren aldeko lankidetza

emakume bat hegoaldeko baratze batean, lanean

Iruñeko Udalak Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa dauka, 1996tik aurrera, herrialde pobreenetako komunitateei laguntze aldera.

Gaur egun, aurrekontuko kontu-sail bat dauka -2009. urterako, 2.196.120 euro, hau da, udal aurrekontuaren % 0,85-, herrien arteko garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza sustatzearren, Nazio Batuek luzatutako gomendioen ildotik.

Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorretik kudeatzen da eta ondoko helburuak ditu:

  • Garapenari eta nazioarteko elkartasunari laguntza emateko udal politika garatzea.
  • Herrialde eta komunitate pobreenetako egoeraren berri ematea eta horiek gainditzeko egiten dituzten ahaleginak jakinaraztea (Garapenaren aldeko Hezkuntza eta Sentsibilizazioa, Iruñeko esparruan).
  • Hegoaldeko gizon-emakumeen garapenerako programak egiten laguntzea.
  • Laguntza ematea, giza-larrialdiek sortutako ondorioak arintzea helburu duten jarduketetarako.
  • Komunikazio eta partaidetzarako bideak sustatzea, Iruñeko Udalaren eta Iruñean garapenaren aldeko lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren esparruan, etengabean lan egiten duten GGKEen, taldeen eta erakundeen artean.

Garapenaren aldeko Lankidetza

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI